XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jakintsua izan nahi du eta atomoen barruan zer dagoen jakin.
- Zer egiten du zure lagunak? - Martin orain ere ikasgelako hoberena da. Eta norbaitek ongi jokatzen ez duenean sutan jartzen da oraindik.
- Pintatzen ere aritzen da.
- Hori jakingo duzu zuk.
- Bere koadroak oso politak dira.
- Pintatzailea izan behar duela esanez idatzi dio Artederren Akademiako irakasle batek.
- Eta Martinen aitak lana aurkitu du berriro.
- Asko pozten nau horrek - esan nuen -.
- Eta zer dio Ulik? - Uli oso berezia da - esan zion Johnnyk -.
- Bera da orain ere ikasgelako txikiena.
- Baina zeharo aldatu da. Matthias erabat menperaturik dauka. Eta besteak ere bai.
- Ez da asko hazi, baina indarrez inor baino gehiago da.
- Ez da hari aurka egiten ausartuko denik.
- Berak ez du hori nahi.
- Baina norbaiti begiratzen dionean hori lortzen du.
- Jauzi harekin gainditu zuen bere burua - esan zuen kapitainak pentsakor -.
- Eta handik aurrera berez etorri zaio dena.
- Eta halaxe behar du izan - esan nuen Johnnyrengana zuzenduz -.
- Eta zuk poesiak idazten jarraitzen al duzu lehen bezala? Irribarre egin zuen kapitainak.
- Bai, ipuinak, teatro lanak eta poesiak idazten ditut.
- Lanen bat edo beste bidaliko nizuke.
- Irakurriko al zenituzke? - Horixe baietz - esan nuen -.
- Baina nik obrak bakarrik azter ditzaket, talentua ez.
- Idazten dakizun esango nizuke, baina zaila da bihar edo etzi idazle izango zaren edo ez iragartzea. Hori geroak erabakiko du.
- Itxoingo dut - esan zuen Johnnyk ahapeka.